Albisteak

Beste bi kasu positibo zenbatu ditu Osakidetzak Zestoan

Bi kasu positibo zenbatu ditu Osakidetzak azken 24 orduetan herrian.  100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 704,41 kasukoa da herrian, atzoko datu berbera.

Osakidetzak 10.817 PCR proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken 24 orduetan eta horietatik 819 positibo detektatu dira (egindako proben 7,6%a) : 342 Bizkaian, 377 Gipuzkoan eta 85 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren 15 pertsonek ere positibo eman dute.

Aldundia eta Gipuzkoako alkateen bilera

Gipuzkoako 100.000 biztanleko hamalau eguneko intzidentzia tasa 500etik gorakoa da. Egoera kezkagarria da eta hori dela eta, Gipuzkoako 70 alkatek, horien artean Mikel Arregi zestoarra eta Markel Olano ahaldun nagusiak bilera telematikoa egin zuten atzo arratsaldean. Bileraren helburua lurraldeko egoera aztertzea zen. Ez zuten neurri berririk hitzartu baina Olanok harreman sozialak ahalik eta gehien mugatzeko eskatu zien herritarrei.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide