Albisteak
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa jokatuko da larunbatean kiroldegian
— 2020-10-22Sherpa.au Aizkolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa jokatuko da larunbat honetan kiroldegian. Hamar aizkolarik hartuko dute parte: Julen Alberdi ‘Txikia IV’, Eneko Otaño, Ugaitz Mugerza II, Ruben Saralegi, Jon Rekondo, Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Jexuxmari Mujika, Jon Irazu eta Aitzol Atutxa ll. Sei enbor ebaki beharko dituzte kirolariek; bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi onbiko. Txapelketako finala azaroaren 29an jokatuko da Bilbao Arenan.
Larubateko saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Sarrerak, arratsalde bertan eskuratu ahal izango dira, saioa baino lehen, kiroldegiko leihatilan. Kiroldegian segurtasun neurriak beteko dira.
Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide