Albisteak

Beste hiru kasu positibo zenbatu ditu Osakidetzak herrian

Osasun Sailaren datuen arabera, hiru kasu positibo zenbatu dira azken 24 orduetan Zestoan. 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasak gora egiten jarraitzen du,  1017,48 kasukoa da. Eskualdean, guztira, 50 positibo detektatu dira: Azpeitian eta Azkoitian bederatzi, Zarautzen hamar, Zumaian hamalau, Errezilen eta Getarian bina eta Orion bakarra.

Osakidetzak 11.935 PCR proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken orduetan eta horietatik 978 positibo detektatu dira (egindako frogen %8,2a): 457 Bizkaian, 413 Gipuzkoan eta 86 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren 22 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Nafarroan, berriz, 501 kasu positibo baieztatu dira azken 24 orduetan. Nafarroan 3.952 PCR egin dituzte azken 24 orduetan eta horietatik 578k positibo eman dute.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide