Albisteak

Beste kasu positibo bat zenbatu dute Zestoan

Osasun Sailaren datuen arabera, kasu positibo bakarra zenbatu da azken 24 orduetan Zestoan. Azken agerraldia hasi zenetik, guztira, 51 dira kutsatuta dauden herritarrak. Osakidetzaren txostenen arabera, Covid-19aren intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 260,89 kasukoa da Zestoan (pasa den ostiralean 756,59 kasukoa).

Osakidetzak 7.946 PCR proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken 24 orduetan eta horietatik 418 positibo detektatu dira: 186 Bizkaian, 142 Gipuzkoan eta 70 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren 20 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan, 244 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 56 ZIUn.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide