Albisteak

Beste koronabirus kasu bat atzeman da Zestoan

Azken 24 orduetan beste koronabirus kasu bat hauteman da herrian Osasun Sailak kaleratutako datuen arabera. Guztira, Zestoan detektatu duten zortzigarren kasua da.

Urola Kosta eskualdean 16 kasu positibo gehiago zenbatu dira azken egunean: Sei Zarautze, bina Orion, Zumaian eta Azpeitian eta bana Aian, Aizarnazabalen, Azkoitian zein Zestoan.

EAE-n, 8.355 proba egin ziren atzoko egunez eta 700 dira positibo eman duten lagunak. 363 Bizkaian, 215 Gipuzkoan eta 96 Araban. Hiru lurraldeetatik kanpo bizi diren 26 lagunek ere positibo eman dutela jakinarazi du Osakidetzak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ospitaletan 30 dira ZIUn dauden lagunak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide