Albisteak

Bezeroek erabiltzeko aterkiak eskainiko dituzte Zestoan Merkatari Elkarteko dendetan

Zestoan Merkatari Elkarteko establezimenduetan, bezeroek erabili ahal izateko aterkiak eskainiko dituzte. “Euria hasi eta aterkiaren beharra duten bezeroek, beti izango dute Zestoako dendetan aterki bat, erabili eta berriro dendara itzultzeko” adierazi dute.

“Bezeroari zerbitzu eta tratu on bat eskaini nahian”, Zestoa bertako denda eta establezimendu txikiek abian jarriko duten ekimen honek, oinarrian badu esanahi bat ere;  “aterkia, euritik babesteko erabiltzen dugun tresna izanik, herri bertako dendek bezeroari eskaintzen dioten gertutasuna eta babesa adierazi nahi dira ekimen honekin”.

Telazko poltsak

Zestoako Udalaren “Plastikoa non, begirada han” kanpainarekin bat egin du merkatari elkarteak. Plastikoaren erabilera gutxitzeko helburuarekin, telazko poltsak jarriko dituzte aukeran esku hutsik joaten diren bezeroentzat. Erabili ondoren, hartutako dendara itzuli beharko dira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide