Albisteak

Bi autok istripua izan dute Zestoa eta Aizarnazabal artean

Urola Kostako Hitzak jakitera eman duenez, bi autok elkar jo dute GI-2633 errepidean, Zestoa eta Aizarnazabal artean, Iraetako noranzkoan. 15:45 aldera gertatu da istripua eta Ertzaintzak adierazi duenez, gidarietako bat ospitalera eraman dute zauri arinekin. Momentu honetan bi erreiak itxita daude, eta errepidea garbitzen ari dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide