Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Osasun Sailaren datuen arabera, bi kasu positibo zenbatu dira ostiraletik igandera bitartean Zestoan. Osakidetzaren txostenen arabera, intzidentzia tasak nabarmen egin du behera azken egunetan. Irailaren 25ean, 100.000 biztanleko 500 kasukoa zen eta gaur, 156,54 kasukoa da.
Osakidetzak 22.210 PCR proba egin ditu Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian azken 72 orduetan eta horietatik 1.030 positibo detektatu dira: 486 Bizkaian, 153 Gipuzkoan eta 70 Araban. Atzotik gaurrera, EAE-tik kanpo bizi diren 20 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan, 245 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 59 ZIUn.