Albisteak
Bi kasu zenbatu ditu Osasun Sailak asteburuan Zestoan
— 2020-11-30Osasun Sailak bi koronabirus kasu zenbatu ditu asteburuan herrian. Datuek nabarmen egin dute onera eskualdean. Asteburu honetan 35 kasu zenbatu dira, aurreko aurreko astean baino 42 gutxiago. Azpeitian atzeman dituzte kasu gehienak, hamahiru , hain zuzen ere. Zarautzen bederatzi kasu baieztatu dituzte, sei Azkoitian, lau Orion eta bakarra Zumaian. Gainontzeko herrietan ez dute kasurik atzeman. Orion, Azpeitian eta Azkoitian semaforo gorria dute oraindik, Zarautzen semaforo laranja eta Zumaia arrisku egoeratik kanpo dago.
Osakidetzak 27.353 proba egin ditu asteburuan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 1.564 positibo detektatu dira: 619 Gipuzkoan, 730 Bizkaian eta 198 Araban. EAEtik kanpo bizi diren 17 pertsonek ere positibo eman dute. Lehengo asteko asteburuarekin alderatuz, positiboek behera egin dute beste behin: 440 kasu gutxiago zenbatu dira asteburu honetan. Hiru lurraldeetan 418 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik, 136 daude ZIUn.
Nafarroan, berriz, 976 PCR eta antigeno froga egin dituzte azken orduetan eta horietatik, 83 kasu positibo zenbatu dituzte, egindako frogen %8,5ak eman dute positibo.
Egin zaitez bazkide