Albisteak
Haurrentzako marrazki tailerra antolatu dute Euskararen egunerako
— 2020-11-30Euskararen eguna dela eta, marrazki tailerra antolatu du Ekain Guraso Elkarteak abenduaren 3rako. Arratsaldeko 17:00etan hasita, euskararekin lotutako marrazkiak egingo dituzte txikienek kiroldegiko aterpean. Amaitutakoan, egindako lan guztiekin osatutako mural bat egingo dute. Parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izena eman beharko, zuzenean kiroldegiko aterpera jo beharko dute eta han, mahaietan sakabanatuko dira, segurgtasun neurriak betez.
Argazkia: 2018an kiroldegiko aterpean egindako kimikari tailerra.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide