Albisteak

Bi koronabirus kasu berri atzeman dira Zestoan

Osasun Sailaren datuen arabera, beste bi koronabirus kasu atzeman dira Zestoan. Kasuek gora egiten dute egunetik egunera eta 10 dira, jada, herrian detektatutako kasuak.

Urola Kosta eskualdean, 22 kasu positibo berri zenbatu dira azken egunean: bederatzi Zarautzen, Azpeitian zazpi eta bina Azkoitian, Orion zein Zestoan.

Atzoko egunez, Osakidetzak 8.753 PCR proba egin zituen EAE-n eta horietatik 764 positibo detektatu dira: 365 Bizkaian, 243 Gipuzkoan eta 131 Araban. Azken 24 orduetan, EAE-tik kanpo bizi diren 25 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan, 217 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 31 ZIUn.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide