Albisteak

Bi positibo gehiago zenbatu dituzte herrian

Osasun Sailak atzo egindako frogetan bi kasu positibo zenbatu dituzte Zestoan. Astelehenetik ostegunera bitartean, bost kasu hauteman dituzte herrian. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 616,33ra igo da (atzo 590,65koa zen) eta oinarrizko birsorkuntza tasa ere igo egin da: 1,15etik 1,41era.

Eskualdean sei kasu hauteman zituzten atzo: hiru Zarautzen, bat Azpeitian eta bi Zestoan. Gainontzeko herrietan ez dute positiborik atzeman.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide