Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, bi kasu positibo hauteman dituzte herrian astelehenetik ostegunera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia metatua 436,57koa da herrian eta oinarrizko birsorkuntza tasa 0,71koa.
Eskualdean 52 kasu zenbatu dituzte astelehenetik ostegunera bitartean gehienak Zarautzen, 27 hain zuzen ere. Azpeitian hamalau positibo hauteman dituzte, lau Azkoitian, hiru Zumaian eta bina Aian eta Getarian. Aizarnazabalen, Errezilen eta Beizaman eta dute positiborik zenbatu.