Albisteak

Bi positibo zenbatu ditu Osasun Sailak asteburuan Zestoan

Bi kasu positibo zenbatu ditu Osasun Sailak asteburuan Zestoan: kasu bana ostiralean eta larunbatean. Joan den asteburuko datuekin alderatuz, behera egin dute kasu positiboek, lau kasu gutxiago zenbatu dituzte asteburu honetan. Eskualdean, 97 kasu baieztatu dituzte, aurreko astean baino 57 gutxiago. Zarautzen detektatu dituzte positibo gehien, 26, hain zuzen ere. Azpeitian beste 23 kasu atzeman dituzte. Azkoitian eta Getarian hamaikana kasu baieztatu dituzte, Orion hamalau, Zumaian zazpi, Aian bi eta Errezilen bat.

Osakidetzak 38.834 proba egin ditu asteburuan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eta horietatik 3.087 positibo detektatu dira: 1.280 Gipuzkoan, 1.432 Bizkaian eta 334 Araban. Lehengo asteko asteburuarekin alderatuz, positiboek nabarmen egin dute  behera: 780 kasu gutxiago zenbatu dira asteburu honetan. Hiru lurraldeetan 516 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik, 145 daude ZIUn. Nafarroan, berriz, 1.617 PCR eta antigeno froga egin dituzte azken orduetan eta horietatik, 142 kasu positibo zenbatu dituzte.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide