Albisteak
“Bidasoa 2018-2023” dokumentalaren emanaldia egingo da astelehenean Alonderon
— 2024-02-23Portale kultur elkarteak antolatuta, astelehenean otsailak 26, “Bidasoa 2018-2023” dokumentala izango da ikusgai Alondero aretoan, arratsaldeko 18:30ean. Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak, 2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, eragindako egoera azalatzen du.
Dokumentala ikusi ondoren solasaldia izango da: Mikel Ibarguren, Aintzane Lasarte eta Eñaut Aramendiak hartuko dute parte.
Proiektu hau, Donostiako Zinemaldian estreinatu zen, eta zinema aretoetatik pasa ondoren, jada Primeran plataforman ikusgarri dago doan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide