Albisteak
Bidegorriaren Aldeko Taldeak auzolanean bide zati berri bat garbitu du
— 2018-07-21Taldeko kideen esanetan, “Instituzioek ezer egiten ez dutela ikusita”, Arroako hainbat herritarrek motozerrak, aitzurrak eta sardeak hartu eta bidea auzolanean garbitzea erabaki dute. Aspertu omen dira itxoiteaz eta beraien esku dagoen guztia egiten jarraituko dutela diote, aitzurrekin, pankartekin edo beharrezko den guztiarekin.
Azken hilabetean, Guardizahar baserri paretik tren geltoki zaharrera doan “bidegorri” zatia garbitzen eta txukuntzen aritu dira. Auzolaneko antolatzaileen esanetan, “egindako lanak bere fruituak eman ditu, bidea txukun-txukun geratzeĀ ari da, baina egindako lana alferrikakoa izan ez dadin, garbitutako bide zatian harri txintxor edo hormigoi pixka bat botatzeko eskatu nahi dio Bidegorriaren Aldeko Taldeak Udalari”.
Eta jarraitzen dute esanez, herritarron partetik, dagoen lanerako gogoa eta borondatea izugarria dela eta beraien esku dagoen guztia egiteko prest daude. Hori bai, bidearen zenbait zati egiteko instituzioen parte hartzea beharrezkoa dela eta beste behin ere bidea amai dezatela eskatzen dietela.
Egin zaitez bazkide