Abenduaren 6an argazkiak bidali zikigun Serranok. Honela zioen: “Bigarren eguna, denok animoso gaude, lo gutxi eginda baina bagoaz! 1200 kilometro ditugu aurretik”.
Albisteak
Bide luzea izan da, baina iritsi dira saharar kanpamenduetara
— 2021-12-08Atzo, abenduaren 7an bidali zigun ondorengo bideoa. Goizeko 6:30ak ziren eta honela zioen ahots mezuan: “Jarri gara berriro ere martxan, azkeneko etapa egiteko asmoarekin. 800 km dauzkagu aurretik. Asmoa hori da kilometro guzti hauek egitea tirada baten, bazkaltzeko bakarrik geldituko gara. Emilianok kafea egin du goizeko 4etan eta ea zer ematen digun egunak. Ea ondo joaten den bestela beste gau bat egin beharko dugu kanpoan”.
Gaur goizeko ordubietan bidali digu azken mezua “Iritsi gara! goizeko 2:00ak dira, ohera goaz”.
Eta goizeko 10:00etan kanpalekuetako argazkiak. Honela dio Serranok “merezi izan du!”
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide