Hiru astean zehar Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Landa eremua, Industria eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkigu.
Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonak, informazio gehiago lortu dezakete Iraurgi Berritzeneko 943 85 11 00 telefonora deituz (Sandra Fernandez).