[BIDEOA] Akoako Birak eman duena bideoan

Bost urteko etenaldiaren ostean, pasa den igandean, irailaren 28an, berriro jokatu zen Akoako Bira mendi lasterketa. Korrikalariek 10 kilometroko ibilbidea osatu zuten, 370 metroko desnibel positiboarekin. Probaren itzulera gogotsu hartu zuen jendeak; izan ere, jendetza bildu zen Akoan eta, giro bikainak lagunduta, parte-hartzaileez gain, asko izan ziren korrikalariak animatzera gerturatu zirenak.

Eneko Albizu akoarrak (41:23) eta Eneritz Aramendi azpeitiarrak (46:21) jantzi zituzten txapelak. Gizonezkoetan, Andoni Egigurenek (41:38) eskuratu zuen bigarren postua eta Aritz Elustondo (42:35) izan zen hirugarrena. Emakumezkoetan, berriz, Garazi Artola (52:56) helmugaratu zen bigarren tokian, eta Aintzane Olaizola (53:04) hirugarren postuan. Zestoarren artean, helmugara iristen azkarrenak Leire Mugica eta Jurdan Regillaga izan ziren; Akoako auzotarren artean, berriz, IƱaki Albizu eta Leire Lopetegi nagusitu ziren.

Lasterketa nagusiaren ondoren, haurren txanda iritsi zen. 12 urtera arteko neska-mutilek gogoz osatu zuten 200 metro inguruko lasterketatxoa.

Proba igaro ondoren, bi protagonistekin nahiz Akoako auzotar batekin hitz egiteko aukera izan genuen. Haien hitzak eta goizeko hainbat une jasotzen dituen bideoa ikusgai duzue.