[BIDEOA] Aiala Etxaberen ipuin kontaketa

Euskarazko produktuen kontsumoa bultzatzeko asmoz, Euskaraz gozatu nahi dut kanpaina jarri du martxan Zestoako Udalak. Kanpainaren helburua, euskarazko kontsumoa bultzatzea da. Izan ere, euskara foroan behin baino gehiagotan agertu izan da gai horren inguruko kezka.

Orain arte, euskarazko produktuen katalogoa paperean bidaltzen zen etxe guztietara baina katalogoa paperean banatzeari utzi eta estrategia eraginkorrago bat martxan jartzea erabaki du Udalak. Aurten, beraz, katalogoa paperean ez da banatuko baina horren ordez, ekintza ezberdinak izango dira, katalogoko produktuak herrira gerturatu eta ezagutarazteko helburuarekin. Estrategia berriaren baitan, ipuin-kontaketak, film emanaldiak eta jolasak antolatu ditu Udalak. Kanpainaren baitako lehen ipuin-kontaketa egin zuen Aiala Etxabek asteartean, liburutegian. Adur haizearen beldur ipuina kontatu zien herriko hainbat haurrei.

Hemen kontaketa osorik: