[BIDEOA] Aya Benslaiman: “Arabiera ikastera animatzen zaituztet”

Haurrentzako arabiar ikastaroak eskainiko dituzte ikasturte honetan. Ikasleak bi taldetan banatuko dira: 5 eta 7 urte bitartekoak goizeko 11:00etatik 12:30era, eta 8 eta 12 urte bitartekoek 12:30etatik 14:00etara.

Datorren larunbatean, urriak 1, ate irekien eguna egingo dute. Goizean zehar ikastaroaren inguruko xehetasunak emango dituzte antolatzaileek, Gaztelekuan.

Saioen berri emateko ondorengo bideoa argitaratu du Zestoako Udalak: