[BIDEOA] Bainuetxeko zuhaitz bat bota dute
— 2017-03-16Gaur goizean Bainuetxeko zuhaitz bat bota dute eta herritar batek zuhaitza bota duten uneko bideoa bidali digu.
Gaur goizean Bainuetxeko zuhaitz bat bota dute eta herritar batek zuhaitza bota duten uneko bideoa bidali digu.
Iruzkin bat
Kritika txiki bat titularrari (maitasunez, e!):
“Bainuetxeko zuhaitz bat bota dute”. Horrela? Zuhaitz arrunt bat balitz bezala?
Himalayako zedro bat bota dute (Cedrus deodara). 100 urte baino gahiago zeuzkana; inguruan dauden beste zedroekin zazpikote ederra osatzen zuena. Eta gainerako zuhaitz eta landareekin, interes bereziko multzoa osatzen dutena. Gainerako familia hau da, besteak beste: sei magnolia (Magnolia grandiflora), zortzi palmera txinar (Trachycarpus fortunei), glizinia eder bat (Wisteria sinensis) eta abar. Eusko Jaurlaritzak Intereseko Ondare izendatzeko tramitean dago lorategia.
Beraz, “zuhaitz bat bota dute”. Horrela, besterik gabe?
Okerrena da erakunde publikoek dutela, seguruenik, zedro eder hori ihartzearen errua, lurpeko pasagunea egiterakoan-edo nahiko kontuz ez ibiltzeagatik (ez nago seguru, ez nuke eskua sutan jarriko).
Gaizki esanak barkatu.