[BIDEOA] Bigarren agerraldia egin du Mikel Arregi alkateak Covid-19 gaitza dela eta
Danbolin— 2020-03-29Martxoaren 21ean egin zuen aurreneko agerraldia eta gaur bigarrena. Esandakoak laburbilduta:
- Baliabide hobeagoekin, datorren aste honetan kaleak desinfektatzen jarraituko dutela brigadako langileek.
- Gizarte Zerbitzuei dagokienean, eta 3Z elkartekoekin elkarlanean, adinekoei deiak egiten jarraituko dutela.
- Ekonomikoki kaltetuak izango diren herriko taberna, denda, autonomoak… laguntzeko baliabideak aztertzen ari direla. Gaitza pasatzen denean, laguntza eta informazio zerbitzua eskainiko zaiela.