[BIDEOA] EH Bilduko hautagaiak azalpenak ematen

2023ko Udal Hauteskundeetarako gero eta gutxiago geratzen da. Maiatzaren 28an, etzi, hitzordu garrantzitsua izango dugu herritarrok eta datozen lau urteetan gure herriak zein norabide hartuko duen erabakiko dugu.

Bideo honetan, EH Bilduko hautagaiek datozen lau urteetarako asmoen berri eman dute: etxebizitza politikaz dihardu Zigor Plazaolak, auzoez eta parte hartzeaz Lorea Ilundainek eta ingurumenaz Iñaki Odriozolak eta Aitor Ossak. Hemen duzue ikusgai bideoa: