[BIDEOA] ‘Euskaraz gozatu nahi dut’ kanpainaren laburpena

Euskarazko produktuen kontsumoa bultzatzeko asmoz martxan jarritako Euskaraz gozatu nahi dut kanpaina amaitu berri du Udalak. Egitasmoaren helburua, euskarazko kontsumoa bultzatzea izan da. Izan ere, euskara foroan behin baino gehiagotan agertu izan da gai horren inguruko kezka.

Orain arte, euskarazko produktuen katalogoa paperean bidaltzen zen etxe guztietara baina aurten, katalogoa paperean banatzeari utzi eta estrategia eraginkorrago bat martxan jartzea erabaki da. Katalogoko produktuak herrira gerturatu eta ezagutarazteko helburuarekin, ipuin-kontaketak, film emanaldiak eta jolasak egin dira.

Udalak Nora Palmitano Euskara Teknikariaren hitzak jaso ditu bideo honetan: