Albisteak
Aurtengo Zoroperiak ere bertan behera
— 2021-12-14Aurten ere ez da Zoroperirik ospatuko, halaxe iragarri berri du Zestoako Udalak. Azken astean Zestoako intzidentzia metatua %100ean igo dela adierazi du Udalak eta hori dela eta, abenduaren 26rako aurreikusita zeuden ekintzak bertan behera uztea erabaki du: “Egun horretan espazio publikoan izan daitezken jende pilaketak saiheste aldera, goizeko azoka eta dastaketa saioak ez dira egingo eta arratsaldeak ere ez da jaialdirik izango” adierazi du Mikel Arregi Ertxin alkateak.
Arregik “erantzukinez jokatzea” dagokiela azpimarratu du: “Zalantzarik ez izan, egun hauek behar bezala eta inoiz baino ilusio handiagoz ospatzeko garaiak elkar zainduaz gertuago izango ditugula”. Bestalde, Gabon jaietako ekitaldiak bertan behera utzi edo egokitzeko eragileek hartutako erabakia bereziki eskertu nahi izan du Udalak.
Egin zaitez bazkide