Albisteak

“Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian” liburua aurkeztu zuten atzo liburutegian

Jakoba Errekondok eta Markel Arriolabengoak Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburua aurkeztu zuten atzo arratsaldean Liburutegian, Larrazken Kulturalaren barruan. Mikel Arregi alkateak egin zien harrera bi hizlariei, eta hark aurkeztu zituen bildutakoen aurrean.

Iñaki Etxebesterekin batera ondu dute liburua Errekondok eta Arriolabengoak. Euskal Herriko zuhaitz eta arbola espezieei buruzko argibideak bildu dituzte bertan, irakurleek inguruko landarediaren aberastasuna ezagutu dezaten. Dani Blancoren argazkiek osatzen dute lana.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide