[BIDEOA] Felipe Suarezen seme-alabekin izan gara

1960tik 1978ra bitartean  torturak eta giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten 35 biktima aitortzeko ekitaldia egin du gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzak Bilboko Euskalduna Jauregian. 35 biktima aitortu dituzte, horien artean, Felipe Suárez Delgado Zestoako Posta eta Telegrafo Bulegoko burua izan zena. 1976an Guardia Zibilak tiroz hil zuen Suárez Federico Astillerosekin Zarauztik Zestoara bueltan zetorrela. Sileros zauritua izan zen.

Gertakari hartatik urte asko pasa ondoren, Federicoren alaba, Marian, Suárezen familiaren bila hasi zen, amak bultzatuta. Azkenean aurkitzea lortu zuen eta gaur, Suárezen seme-alabekin izan da Marian ere Bilboko ekitaldian. Danbolinen Noelia eta Felipe Suárezen seme-alabak elkarrizketatzeko aukera izan genuen atzo arratsaldean. Marian Astilleros eta Noelia eta Felipe Suárez izan ziren gurekin. Uztaileko aldizkarian beraiek kontatutakoak izango dituzue irakurgai.

Hemen aurrerapen txiki bat: