Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Gazteen Eguna eta Edadetuen Eguna izan dira asteburuan, eta ez da aspertzeko tarterik izan ekintzaz beteriko bi egunotan. Dena den, oraindik jairik handienak etortzeko daude; datorren larunbat eguerdian, irailaren 5ean, botako dute ofizialki Amabirjin jaiak hasteko txupinazoa.
Larunbatean, Gazteen Egunean, 39. Ondarbasoko Igoera izan zen eguneko lehen hitzordua. Antton etxera lelopean egindako elkartasun bazkariaren ondoren, pilota partida izan zen frontoi zaharrean, eta musikak hartu zuen protagonismoa arratsaldetik goizaldera arte.
Hurrengo egunean, adinekoen txanda izan zen. Eguerdian, herriko bi adinekoenak eta aurten 85 urte bete dituzten herritarrak omendu zituzten udaletxe azpian egindako ekitaldian. Ondoren, bazkaltzeko elkartu ziren, eta arratsaldean herri kirol erakustaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Musikak agurtu zuen eguna atzokoan ere.
Hona hemen bi egunetan jasotako irudiekin osatu dugun bideoa.