[BIDEOA] Gustura al zaude ontzi arinak biltzeko sistemarekin?

Iazko ekainean hartu zuen ontzi arinak edukiontzi bidez jasotzeko erabakia Udalak. Aldaketa herrigunean, Iraetan eta Arroabean eman zen eta ontzi arinei soilik eragin die; errefusa eta organikoa, ohiko egun eta ordutegian ateratzen jarraitu dute herritarrek. Ontzi arinak biltzeko edukiontzi berriak jarri zituzten. Horrekin batera, kartoia eta beira biltzeko edukiontziak ere aldatu zituzten. Udalak jakinarazi du, aldaketa egin zenetik, birziklapen tasa mantendu egin dela. Herritarrak, oro har, gustura agertu dira aldaketarekin.