[BIDEOA] Hamalau kabalkada bideo bakarrean laburtuta (2007-2020)

Maite Kortak bidali digu ondorengo bideoa. 2007 urtetik hasi eta iaz arteko kabalkadetako argazki eta bideoz osatutako lana. Bideo zaharrak gustuko dituzuenontzat altxor bat. Horrenbeste urtetan zehar herritar asko agertzen da bideoan. Erregeei gutuna ematen ikusten diren haur txiki asko, neska mutil handi egin dira jada.

Bideo luzea da, patxadaz hartu behar da ongi deskargatu eta lasai ikusteko.