[BIDEOA] “Harremonak” hezkidetza egitasmoa
— 2018-02-15Gaztelekuko erabiltzaileei zuzendutako sexualitateari buruzko saioa izango da bihar, ostirala arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Gaztelekuan. Dbh 3-4 eta batxilergoko ikasleek apirilaren 26an, maiatzaren 4an eta 10ean izango dute beraien tartea: jator ligatzeko baliabide pertsonalak landuko dituzte, sedukzioa eta sorkuntzarekin uztartuta.
Hiru urte dira Zestoako Udalak Harremonak hezkidetza egitasmoa martxan jarri zuela Arremanitz Kooperatibaren eskutik. Egitasmo honekin, tratu ona, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatu nahi dira. Indarkeriari, eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari, modu eraginkorrean aurre egin nahi diote egitasmo honen bitartez.
Hurrengo saioak otsailaren 23an eta martxoaren 2an izango dira, ordu eta toki berdinean. Azkenik, nerabeen gurasoei zuzendutako bi saio ere izango dira: apirilaren 18an eta 25ean. Sexualitatea eta nerabezaroa hizpide izango dituzte bertan, eta gurasoek dituzten zalantza eta kezkak argitzeari ere jarriko diote arreta.