[BIDEOA] Iraetako Baratze Parkea zabaldu dute

Iraetako Baratze Parkea uzta biltzeko eta ereiteko zabaldu zuen joan den asteartean Zestoako Udalak. Apirilaren 15ean martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 05 berrikuspena argitaratu zen eta bertan, nekazari ez-profesionalei baratzetara sartzeko baimena eman zitzaien. Dekretuaren berrikuspen hori dela eta hartu zuen parkea zabaltzearen erabakia Udalak.

Udalak lehengo astean ateratako dekretua probisionala zen eta egunek aurrera egin ahala eta erabiltzaileen iritziak kontuan hartuta, baratzetan lan egiteko baldintzak aldatzen joango dira.

Joan den larunbatean, jai eguna izanik, Iraetan izan ginen. Bertan, dozena bat lagun inguru zeuden lanean eta batzuen iritziak jaso genituen. Mikel Arregi alkatea ere bertaratu zen eta erabiltzaileekin hizketan aritu zen. Erabiltzaileen eskaerak kontuan hartuta, dekretu berria kaleratu du Udalak gaur arratsaldean. Aste honetatik aurrera, erabiltzaileek igandetan ere joan ahal izango dute baratzeko lanak egitera eta ordu gehiago izango dituzte lan horiek egiteko.

Hona hemen larunbatean jasotako iritziak: