[BIDEOA] Julen Alonso trikitilaria ‘Sutan dantzan’ proiektuaren inguruan  

Julen Alonso (1996, Orio), ezaguna da Zestoan. Izan ere, herriko musika eskolako trikiti irakaslea da. Txikitatik lagun izan du eskusoinu edo trikitia, urte luzez hartu du parte Euskal Herriko trikiti txapeketetan eta 18 txapel irabazi ditu Alonsok.

Duela bi urte, ‘Sutan dantzan’ izeneko proiektuan murgildu zen eta diskoa atera ostean bere lana oholtza gainera ekarri du. Aian aurkeztu ondoren, Zestoakoa eskainiko duen bigarren kontzertua izango da. Bide honetan lagun izan dituen musikari eta Oinkari taldeko dantzariekin batera, musika kontzertu soil bat baino, ikuskizun bat eskainiko du Julen Alonsok Zestoako plazan. ‘Sutan dantzan’ proiektuaz eta igandeko ikuskizunaz hitz egin dugu berarekin.

Parte-hartzaileak: Julen Alonso (trikitia, ahotsa), Eneritz Aulestia, (panderoa, ahotsa), Joanes Ederra (baxua), Ander Ederra (gitarra), Iker Telleria (perkusioa), Oinkari taldeko dantzariak.