[BIDEOA] Loreto Fernandezen organo kontzertua Aizarnan

Organo kontzertua eskaini du gaur eguerdian Loreto Fernandezek Aizarnako parrokian. Aizarnako parrokian. Adam Ileborgh von Stendal (1448), Antonio de Cabezón (1510-1566), Francisco Correa de Arauxo (1584-1654), Pablo Bruna (1611-1679), Pablo Nasarre (1664-1724), Joaquin Oxinaga (1719-1789) edota Manuel de Gamarra (1723-1791) musikarien piezak jo ditu Fernándezek, besteak beste. Organo eta klabezin-jolea da donostiarra. Zazpi urterekin hasi zituen musika ikasketak. Geroztik etengabe ari da lanean eta Musikeneko irakaslea da egun. Euskadiko Orkesta Sinfonikoarekin edota Peñafloridako Kaperarekin ere grabazio zein kontzertuak eskaini ditu.