[BIDEOA] Markesinatik herri ekimenaren aurkezpena

Markesinatik herri ekimena aurkeztu dute gaur goizean. Herritar talde batek, bizi dugun egoeraren aurrean Gurutzeko autobus geltoki zaharraren inguruan ekimena antolatu du. Datozen egunetan, markesinan gune bizi, zabal, ireki eta parte-hartzailea sortuko dute.

Ekimenaren helburua norbanakoei edo eragileen COVID-19ak ekarritako egoerak nola eragin dien ikustea da; ondoren, sortu daitezkeen erantzunak edo beharra dutenei laguntzeko moduak martxan jartzeko.

Hona hemen gaur goizeko aurkezpena, bideoan: