[BIDEOA] Zestoako amabirjinak, bideoan

Amaitu berri dira aurtengo Amabirjin festak. Lau egunez, jai giro bete-betean murgilduta ibili dira herritarrak, askotariko ekintzez gozatzen. Irailaren 5ean, larunbatez, lehertu zen festa, Zestoa Osasuntsu taldeko kideek jaurtitako txupinazoarekin batera. Lau egun oparoren ostean, asteartean, hilaren 8an, Amabirjina egunez, iritsi ziren jaiak amaierara.

Festek utzitako une esanguratsuenak bideo batean bildu ditugu.