Albisteak

Bigarren eskolarteko boulder ligaxkara joateko irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak

Bigarren eskolarteko boulder ligaxkako alebin, infantil eta kadeteen bigarren saioa izango da otsailaren 16an Tolosako Usabal kiroldegian. Goizeko 9:30etatik 13:30ak bitartean izango da saioa. Agiro Mendi Klubak, Ekain Guraso Elkartearen laguntzarekin, saio horretan parte hartzeko irteera antolatu du.

2004 eta 2009 urte bitarteetan jaiotako haur eta gaztetxoek hartu ahal izango dute parte. Izen ematea zabalik dago eskolan eta kiroldegian.

Parte hartu nahi dutenentzako bi entrenamendu saio antolatu dituzte. Gaur, asteazkena izango da bat eta bestea, ostiralean, otsailak 14, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide