Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bigarren eskolarteko boulder ligaxkako lehen saioa jokatu zen atzo, igandea, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Agiro Mendi Klubak bertara joateko irteera antolatu zuen Ekain Guraso Elkartearen laguntzarekin. Herriko zenbait gaztetxok parte hartu zuten saioan. Giro ezin hobea izan zutela nabarmendu dute Agiroko kideek eta Intza Illarramendik bigarren postua eskuratu zuela nabarmendu dute.
Argazkiak: Mikel Irure