Albisteak
Osteguneko greba orokorrerako egitaraua prestatu du Zestoako Greba Batzordeak
— 2020-01-27Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, LABek, ELAk eta beste hainbat eragilek eta taldek deituta, greba orokorra egingo da datorren ostegunean, urtarrilak 30, “pentsio eta bizitza duinak” aldarrikatzeko. Zestoako Greba Batzordeak ondorengo egitaraua antolatu du ostegunerako:
08:00 Plazan juntadizoa pikete informatiboak egiteko
10:00 Hamaiketako kolektiboa plazan (ekarri zurea)
12:30 Manifestazioa Donostian
16:30 Dokumentala arkupetan: “Nosotras mujeres de Euskalduna”
18:00 Txokolatada arkupetan. Ekarri bizkotxoa eta gailetak eta partekatu herritarrekin
18:30 Ekitaldia plazan eta ondoren manifa
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide