Albisteak

Bigarren eskuko liburu azoka egingo dute ostiralean

Ostiral honetan, abenduak 22, Zestoako liburutegian bigarren eskuko liburuen azoka egingo da. Goizeko 10:00etatik 12:30era izango da liburuak erosteko aukera.

Uztailan hiru ostiralez egin zen ekintza hau eta oso arrera ona izan zuen. Liburutegian errepikatuta dituzten aleak bota ordez, bigarren aukera bat eman eta liburua beste esku eta begi batzuek gozatzea da ekimen honen helburua. Liburutegiaren arduradunek, azokan ateratako diruarekin liburu berriak erosiko dituzte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide