Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Azken egunetan herritarren artean idatzi bat zabaldu da, Zestoako Anbulategiko egoera tamalgarria salatzen duena. Honi esker, herritar askok kexa aurekestu diote Osakidetzari. Hori dela eta Zestoako Pentsionistak Martxan taldeak, asteleheneroko elkarretaratzean egindako batzarrean hainbat erabaki hartu dituzte.
Alde batetik, sareetan idatzia martxan jarri zuen herritarra zordiondu nahi dute. Bestetik, datozen egunetan egoerari jarraipena egingo diotela adierazi dute. Azkenik, gabon eta urte hasierako festak pasa ondoren urtarrilaren 8ko asteleheneko elkarretaratzean, aldaketarik izan ez bada, neurriak hartzea erabaki dute. Elkarretaratze handi bat antolatzea edota Anbulategi aurrean edo manifestazio bat.