Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzak kaleratutako datuen arabera, koronabirus kasu berri bat atzeman dute Zestoan. Honekin, guztira, bi dira herrian zenbatu diren kasuak. Urola Kosta eskualdean, berriz, zortzi kasu positibo hauteman dituzte azken 24orduetan: hiru Getarian, lau Zarautzen eta bat Zestoan.
Guztira 6.618 PCR proba egin ziren atzo Euskal Autonomia Erkidegoan eta martxo amaieratik kasu positibo kantitate handiena detektatu da EAEn . Guztira, 569 dira azken egunean hiru lurraldeetan kutsatu diren pertsonak: 402 Bizkaian, 75 Araban eta 72 Gipuzkoan. Osasun Sailak EAEtik kanpo bizi diren beste hogei kasuren berri ere eman du.