Albisteak

Bihar amaituko da Korrikako kilometroa erosteko epea

21. Korrikako Zestoako kilometroa erosteko azken eguna bihar izango da, martxoaren 15ean. Zestoan 10 kilometro edo zati izango ditu aurtengo ibilbideak, eta dagoeneko ia kilometro guztiak salduta dauden arren, azken momentuan interesa duenak Zestoako AEK-ko telefonora dei dezake (670 420 048) edota e-posta bat bidali zestoa@aek.eus helbidera.
21. Korrika apirilaren 12an, 10:30 aldera pasatuko da Zestoatik. Azpeiti aldetik iritsiko da, eta azpeitiarren eskutik hartuko dute zestoarrek lekukoa, Lasaon.
Herrigunera Arozena ondotik sartuko da eta Gesalaga kaletik Gurutzeaga kalera igoko da Iranzu tabernaren ondoko aldapatik. Gurutzeaga kalea zeharkatuz aterako da herritik. N-634 errepidean jarraituko du aurrera, Iraeta zeharkatu eta errepidera aterako da berriz. Narrondoraino luzatuko da Zestoari dagokion zatia. Bertan, zumaiarrei pasako zaie lekukoa.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide