Albisteak

Bihar amaituko da Korrikaren azken egunera joateko autobus txartelak erosteko epea

24. Korrika Atharratzetik (Zuberoa) abiatu zen, eta zazpi egun barru iritsiko da Bilbora. Korrikaren azken eguna Bilbon ospatzeko asmoa dutenentzat autobus zerbitzua antolatu dute, egunean bertan joan-etorria egiteko.

Irteera goizeko 10:00etan izango da, eta itzulera, berriz, 20:00etan Bilbotik. Prezioa 5 eurokoa izango da. Txartelak bihar, astelehena, arte egongo dira salgai Portalen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide