Albisteak
Bihar amaitzen da Zestoa eta Urepeleko ekoizleak ezagutzeko ekitaldian parte hartzeko izen-ematea
— 2024-07-11Bihar da, Zestoan Urepeleko eta Zestoako ekoizleak elkar ezagutzeko topaketan, izena emateko azken eguna. Herritar guztiak daude gonbidatuak parte hartzera, eta horretarako mezu elektroniko bat bidali behar da komunikazioa@zestoa.eus helbidera.
Topaketa, datorren asteazkenean, uztailak 17, izango da. Egitaraua 10:00etan hasiko da Amilibia baserrian eta 19:00etan amaituko da. Amillubi, Sakona-Komuntzo, Ertxiñeko, Ekain eta Azpeitiko Elikagunea dira egunean zehar bisitatuko diren proiektuak.
Jardunaldiak Ekain sagardotegian bazkaria izango du, eta bertan bertako produktuez gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Izen-ematearen kostua 20 €-koa da, bazkaria barne.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide