Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ostiralean, irailaren 20an, Ondar tailerra egingo da Arroabean. Andoni Bastarrikak gidatuko du ekintza bi txandatan: 16:00etatik 17:30era eta 17:30etik 19:00etara. 4 urtetik gorako Arroabeko haur eta gaztetxoentzat dago zuzendua eta 4-6 urte bitarteko umeek guraso batekin parte hartu beharko dute. Izena eman nahi dutenek, Gaztelekuko whatsapp zenbakira idatzi beharko dute, bihar, irailaren 17a, baina lehen: 688 684 029.
Sakulupe Guraso Elkarteak eta Zestoako Udalak antolatu dute ekintza.