Albisteak

Bihar egingo dute Herri Hezitzailea prozesu parte-hartzailearen hirugarren eta azken saioa Arroabean

Bihar, martxoaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan egingo dute Arroabean, OinHerrik gidatutako prozesu parte hartzailearen hirugarren eta azken saioa.

Aldez aurretik egindako saioetan “non gaude?” eta “nora joan nahi dugu?” galderei erantzuna bilatzen saiatu baziren, azken saio honetanĀ  “nola joango gara?” galderari erantzutea da asmoa. Arroabeko hezkuntza elkargunea ezaugarrituko da. Aurreko saioan definitutako ipar partekaturantz joateko, guztien elkarlanerako gunea izango den elkarguneari forma emanez. Hezkuntza elkargunea ezaugarrituko da; maiztasuna, funtzionamendua, elkarrekin egin ditzaketen ekintzak eta baliabideak identifikatuz. Plangintza partekatua definituko dute.

Biharkoa zita berezia izango da, besteetan ez bezala, eskolako atarian elkartuko dira, bertako muralean talde-argazkia atera ahal izateko. Gainera, amaiera ospatze aldera, mokadutxo bat egitea pentsatu zuten eta horretarako norberak zerbait eramatea proposatu zen azken saioan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide