Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Bihar eta etzi (urtarrilak 15 eta 16), Zubimusu eta Idiazpi kaleetako aparkalekuak margotuko dituzte. Hori dela eta, Udalak jakinarazi duenez, bi egun horietan ezingo da aparkatu inguru horretan. Bihar Zubimusuko 6. zenbakitik hasi eta 18. zenbakira arteko aparkalekuak berriz margotuko dira, baita aparkalekuen artean dauden oinezko pasabideak ere. Asteazkenean, berriz, Zubimusu 6tik Idiazpi 6 zenbakirainokoak.
Bestalde, Gurutzeaga kaleko 16. zenbakiaren aurrean dagoen bidegurutzean oinezko pasabidea ere berriz margotuko dute. Gune hau bihar margotzea aurreikusten dute.
Argazkia: