Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gogora ditzagun, Zestoako GED taldeak, bihar giza katera joateko eman dituen oharrak:
Arroabea eta Narrondotik, Zumaia aldera joan behar dugu zestoarrok giza katerako. Autobusak egongo dira goizeko 10:30etan hasita estazioko industrialdeko Talleres Lizarralde aurretik aterata. “Lanzaderak” dira eta joan-etorrian ibiliko dira. Agiro Mendi Klubekoekin oinez joateko aukera ere izango da. Goizeko 9:30ean irtengo dira Gurutzetik. Kotxez joateko asmoa dutenek berriz, Sansinenea industrialdean aparkatu beharko dute eta gero oinez joan giza-katea dagoen tokiraino.